2010/03/04

3 DBH DISEINUA.3D MUNDUA EZAGUTZEN



Aurreko bideolan hau 3D,,. programarekin eginikoa da, ikasgelan eta etxean, 2010eko Urtarrila eta Otsaila bitartean. Gezurra dirudi baina egia da. Ikasle honek egin duenak izenik ez duenez isilduko naiz...Hi, Jon, Julen Bikain ibili dek, Gorka disdiratsu, besteak fin...baina hirea Beasaingo CAFera lanera joatekoa dek!!!Parisetik Julia dabil eta AEBko Sanfrantsizko zubitik Maialenek smsa bidali dio esanez Sara NYko estatua famatuan dagoela eta txanpona botatzeko katalejo delakotik Iosu,Yeray eta Iosu ikusi dituela taxi horien hirian etxeorratzetan galduta. Bitartean Jon arkitektuak krixton eraikuntza diseinatu omen du, orijinala baina hobea, eta Indiatik etorriko omen da inauguratzea bere laguna Taj Mahaleko Urtzi Maraja. Ah! Pariseko Katedralean badaukagu beste laguna ere, Iñigo, bidai aldizkaria irakurtzen ari da portikoaren itzalpean eta Erromako Pantheoian dakusa Aitor Enperadorea aurrean duelarik. Egonezina dela eta Europatik Munduaren bestaldera hegan garamatza Julen artistak orain arte entzun etzen Paseo de los Proceres horretara. Bikaina lana! Handik Egiptora Gorka Faraoiaren eremutara eta piramideen aintzindaria ezagutzera, zigurat formarekin, Inka edo azteka edo Maiak...Artzai! Zein zibilaziori dagokie gotorleku hoiek? Segi biraka mapamundia! Nola ez, Ikerrek Da Vinciren garaia gustuko eta Pisa Dorrera eraman gaitu. Inguruan Asier, Alvaro eta Beñat eztabaidan ari dira nondik hasi, nola bukatu...aurikularrik bai? Nahikarik azken hegaldian Karibe aldera jo du...

Aukera honetako ikasleak portatu dira eta emaitzak badatoz hona pixkanaka pixkanaka. Igande gau arte epea irekita dago...azken ikutuak, soinuak, musika, hitzak...Ebaluaketan zehar, hainbat ordenagailuk ez dute behar bezalako mailarik eman eta ikasleak merezi gabeko atzerapenak pairatu behar izan ditu ( Aitorri gertatu zaio; notarekin konpentsatu behar nolabait). Nahiz eta zuzenean ikasleen BLOGETAN, eskuinaldeko zutabean 3DBH DISEINUKO zerrendan, ikus baditzakezuelarik, hemen bilduma erakusten hasiko gara...

iruzkinik ez: