2010/03/07

2DBH IKUSENTZUN TAILERRA. GIFAK


Amaitu da ebaluaketa IETn eta balorazioak egiteko ordua dugu. Astean saio batekin, eta Multimedia gelan binaka egonik, azpiegituraren gorabeherak medio, ez dugu, agian, egoera onena izan. Hala ere, ikasleak bi jarrera kontrajarriak erakutsi dituzue. Batetik, jarrera langilea, grinatsua, umoretsua, sormenekoa eta ondorioz kalifikazio Bikainekoa. Bestetik, lana justu, sormena larri eta lanerako ilusio gutxirekin. Hausnartuko dugu ikasgelan, baina ez ahaztu 3 mp3 ekartzea...bestela gertakaria eta kalera!! Egindako lan guztiak azaltzen ez badira ere, esanguratsuenak ikusteko klikatu HEMEN1 eta HEMEN2. Ez dira nonbait musika eta efektuak ongi akoplatu...Hor hasiko da 3. Ebaluaketaren lehenengo ariketa, bideo honen bertsio berri hobetuak egiten.

iruzkinik ez: