2009/03/28

EUSKARAREN ASTEAN FESTA GIROA

Plastika mintegitik ardura batzuk hartu genituen Euskararen Asterako. Programatutako jardueretan laguntzeaz gain ikasleekin bi ekintza plastiko prestatu eta burutu genituen. Batetik, Ikastetxeko zabalera osoan GRAFFITI margoketa. Bestetik, gorputz hezkuntza landuz, AEROBITOIA deitu diogun multzo handiko taldean ereduei jarraituta eginiko dantza. Azken hau burutzeko, 3DBHko neska talde batek musika aukeratu eta koreografia antolatu zuen. Ikastetxeko atezainak Megafonia orokorra eskeini zigun eta hari MP4a erantsi genion, ondoan ikasle bat PLAY eta PAUSE kontrolatzen. Musikako irakasleak Megafono txiki mugikorra lortu zigun mikrofono lanak egiteko, ezbaikenuen soinu ekiporik. Beste irakasle batzuk 4DBHko ikasleak animatu zituzten eta emaitza polita atera zen. Irudi eskubideak negoziatzen ari garen bitartean hemen daukazue dantzaren zatitxo bat, non jendea ezin den ezagutu...ONGI ETORRI KORRIKARI eta ON EGIN!

iruzkinik ez: