2008/10/11

4DBH PLASTIKA ETA INFORMATIKA

video4 DBHko ikasleak Plastika gelan ari zarete marrazten eta pintatzen, hizkuntza plastiko ezberdinak erabiliz eta teknikaren arabera hizkuntza horren ahalbidetasuna aberastuko da. Helburua ahaztu gabe, ideiak gauzatzeko, bide ezberdinak aurkituko ditugu. Batzutan ikertzeko eta ikasteko, bestetan adierazteko eta agian helburua bete betean asetuz. Horma irudia ia bukatuta, euskarri eta prozedura paregabeaz, banaka eta talde lanean, Plastika gelan lan ezberdinak burutuko ditugu: akuarela, errotulagailuak, koloretako tenpera likidoak, tinta txinarra eta kolaxa teknikak erabiliko ditugu argiluna, marrazkia, kolorea, ehundura, argia, espazioa lantzeko, pintzelkada eta ureztatze ezberdinak uztartuz, grafismo eta ikonizitate mailak aldatuz proposaturiko lanak burutu eta neurriko adierazpen maila egokituz. Paraleloki, etxean argazkigintza digitalaz baliatuz kontzeptuak landuko ditugu, teknika azkar, merke eta modernoaz ( bloga, emaila, pikasa, eskanerra, telefono mugikorra, inpresora, fotokopia,...). Ondoren, hor goian ikus dezakezuen adibide horretan, Diseinuko softwareak erabiliz GIF Animatuak egingo ditugu ( azalduko ikasgelan).

iruzkinik ez: